XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), iraganari egindako begirada nabari da nobelan, iragan hurbileko bat, baina oso bizia, betiko markatzen duena.

Pertsonaia nagusiak atzera begiratu du eta horrela hasi zaigu kontu kontari.

Narratzaile klabea aukeratu du Hintonek istorioa kontatzeko.

Ez du hartu Dallas erakargarria edota mutiko helduago bat, nahiago izan du greaserren ikuspuntua landu, baina benetako greaser izateko arrazoirik aurkitzen ez duen baten begitik eman digu istorioa.

Horrela, bi munduen arteko nahastea sortu du egileak.

Eszena nagusiak birpasatuta, lehenengo burrukak, ihesaldia, baserriko bizimodua, sutearena, azken burrukak eta jazarpena, etab. ekintzak oso markatuta daudela nabaritzen dugu eta badirudi aurkezpena egin ondoren egileak arazoen mamian sartu nahi gaituela.

Badirudi egilearen eskua nabarmen aritu dela introspekzio eta ekintzaren arteko oreka lortzeko asmoz, Dalyk dionez. (17)

Bestalde, pertsonaiak bere kabuz bizi dira hasieratik eta ohi ez bezalako kontakizuna osatzen dute.

Izan ere, nobela honen erakargarritasuna pertsonaien egiantzan datza.

Tradizio amerikarraren ildotik, nobela honetako ekintzak pertsonaiak taiutzen ditu eta egoera bakoitzean nola jokatzen duten, halako bilakatuko dira, Dalyren arabera. (16)

Bestalde, Hintonek margoztutako koadroa denboratik kanpo irteten da, Easeyren arabera, (72) denboragabe bihurtu da, eta agian horregatik egunero inguratzen ditu irakurle berriak freskotasuna galdu barik.

That was then, this is now

That was then, this is now dugu bigarren nobela.

Hintoni lanak eman zizkiona idazten.

Izan ere, bere idazle zereginaz jabetuta, Ponyboy bezala, gorriak ikusi zituen lehen nobelaren arrakastaren ondoren idazteko ezer ez zeukanean.

Egoera gainditzeko, Unibertsitateko irakasle batek bultzatu zuen beste liburu bat idaztera.

Honen ondorioa, gogoeta pausatu eta hotzagoa irten zitzaion Hinton gazteari.

Bigarren nobela honetan zenbait gai nagusitu ziren.

Besteak beste, Dalyren ustez, adiskidetasuna eta denboraren iragatea, traizioa eta jendeaz arduratzea. (37-40)

Era berean, Hintonek bere estiloari eutsi zion eta oso nobela zuzena eta egiantzekoa sortu zuen, Zena Sutherlanden eritziz. (1971,8).

Nobelaren haria nahiko xumea da.

Bryon eta Mark anaiak bezala dira.

Bryonek kontatzen digunez, Marken gurasoek elkarri tiroa eman ziotenetik (...).